Garaipen mutilatu

Garaipen mutilatua (italieraz Vittoria mutilata) Italiar nazionalistek eta irredentistek erabilitako terminoa izan zen, Lehen Mundu Gerra osteko lurralde konpentsazioarekiko desadostasuna salatzeko. Gabriele d’Annunzio Galleseko itailar dukeak asmatu zuen terminoa eta faxismoaren oinarri kultural eta ideologikoak ezarri zituen.

Frantziak, Britainia Handiak, Errusiak eta hauen aliatuek (Italia, Grezia, Portugal, Errumania eta Estatu Batuak) Lehen Mundu Gerra irabazi zuten Alemania eta Austro-Hungariaren aurka. Mussolinik, Gabriele D'Annuziok eta beste askok Italia gerran sartu izanaren meritua bereganatu zuten.

Versalleseko Ituna 1919. urtean sinatu zenean, Italiak espero zena baino lurralde gehiago eskatu zituen. Nazionalista eta interbentzionista italiarrek ez zuten ondo hartu banaketa, horregatik Vittoria Mutilata deitu zioten honi.[1]

  1. Duggan, Christopher. (2017). Historia de Italia (2a. ed.).. Ediciones Akal ISBN 978-84-460-4263-1. PMC 993779336. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search